XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1567.ean Garibai-k idatzitako Compendio Historial liburuan, Nafarroako berezko hizkuntza euskara zela adierazten da.

1587.eko erdaldun eta euskaldun herrien zerrendan, euskaldunen artean Xabier, Esa (Yesa), Zangoza (Sangûesa), Ledia (Liédena), Rocaforte, Oibarre (Aibar), Peña, Kaseda, eta abar agertzen dira.

1604.ean Iruineako zuzendariek, kontuan hartuz jende gehiena euskalduna zela, alegia, beste hizkuntzarik ez zekiela, sermolari eta aitorlari euskaldun nahikoak izan beharko zirela agindu egin zuten.

1607.ean Lizarran (Estellan) gehienek euskara zekiten.

Eta aldarantziz hirurdenek erdera ez zekitela gogo emanez, agintariek San Joan parrokiko Bikario jaunaren aukera ezereztu zuten, euskara ezagutzen ez zuelako.

1608.ean Iruineako udalak Trinitateko praileei Heritegia zuzentzeko ez zien baimenik eman, ohizko euskararen jakitun ez zeudelako.

Hurrengo urtean Venegas de Figueroa gotzaiak Eukaristiaren omenez olerki lehiaketa erresumako hizkuntza jatorrian, deialdian esaten zenez, antolatu zuen.

Eta euskal olerki hoberenen egileen artean hiru sari banatu ziren.

Irabazleak Pedro Ezkurra, Migel Aldaz, eta Joan Elizalde izan ziren.

Eta 1610.ean egindako beste lehiaketan Martin Portalek irabazi zuen.

1611.eko agiri batetan Usua edo Ujueko sendagilea euskaraz mintzatuz azaltzen da.

1615.ean Orkoien eta Etxaurin itzultzaileak erabili ziren Santiago Jantziaren emaitzarako jende artean hartzen ziren argibide edo txostenak ulertzeko.